Ikusi dugu, jolaste bere garrantzia duela. Uste dugu, umea bakarrik jolastu ahal dezakeela edo bere lagunarekin, hau da, umeak bakarrik jolas dezaketela eta helduok ezin dezakegula horrelakorik egin, baina hori gezurra da! Jolasteko ez dago adinik! Beraz, zuek ere animatu zaitezte eta jolas ezazue!
Umearen joera da helduaren gustua baino garrantzitsua.
Garapenaren alor guztietan lagunduko duten askotariko jostailuak oparitu.
Jostailuak urteko edozein unetan oparitzekoak direla gogoratu.
Irakurri eta errespetatu jostailu bakoitzaren irizpide pedagogikoak eta adinari dagokionak.
Ez egin jostailua jasoko duenaren generoaren araberako bereizketarik.
Saia zaitez indarkeria edo erasokortasuna sustatzen duen jostailurik ez erosten.
Kontuan hartu edozein jostailurekin ikas litekeela zerbait.
Gogoratu, oparitzen duzun jostailuan protagonista neskatoa edo mutikoa dela.
Garrantzitsua da, ahal den gehienetan, haurrarekin olgetan ibiltzea. Jostailua oparitu egiten da, baina ez da inposatu behar, eta haurrarekin jolastea izan liteke haiei zer zaien interesgarri, zer komeni zaien edo zer izango den haientzat erabilgarri jakiteko modua.
Oso baliagarria dela uste dut. Batez ere, begirale munduan ari direnei. Hauek denbora asko pasatzen dute umeekin jolasak egiten, beraz, 252 jolas eskura izatea oso ondo dator! ;)
Bai! Gaur egun ere gure kaleetan ikus ditzakegu "Debekatuta jolastea" esaten duten kartelak! Ikusitako irudia, BILBOKO plaza batean jarrita dago, beraz, horrelako kartelak guk espero dugun baino hurbilagoak daude.
Harritzekoa da gaur egun oraindik kartel hauek kaleetan ipinita jarraitzea. Ondoren, kritikatzen dugu umeak etxeetan geratzen direla eta hori eragiten duen guztia. Baina, argi dago, guk ere kontraesanetan erortzen garela.
Kontuan izan behar dugu, JOLASTEA guztion eskubide bat dela eta ez pribilegio bat!
Laster, urte guztietan bezala, Euskal Liburu eta Disko azoka ospatuko da, Durango herrian. Urtero bezala, abenduaren lehenengo hamabostaldian Landako Erakusazokan egiten da. Aukera paregabea da, EUSKARAZKO produktuak ikusi eta erosi ahal izateko.
Durango apurka-apurka liburu etadiskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtzen ari da. Urtero ekintza gehiago eskaintzen dira, beraz, oso egokia da haurrak eta gazteak hara joatea. Horrela, gazteak Euskal kulturarekin harreman estuak lortzen dute.
Durangoko azokan eskaintzen dituen produktuak: http://www.katalogoa.org/
- Musika
- Filmak
- Informatika
- Aldizkariak
- Komikiak
- Liburuak
- Gurasoentzako materiala
- JOSTAILUAK ETA JOKOAK
- ...
Beraz, animatzen zaituztet abenduko zubian Durangora hurbiltzea eta azokara joatea!
Jostailuek bete beharko lituzketen irizpide edo ezaugarriak:
Kalitate materiala: Jostailuek seguruak izan behar dute eta ez dute haurrentzako arrisku potentzialik sortu behar.
Kalitate formala: Alde batera utzi jostailu sofistikatuak. Harmoniatsuak eta estetikoak izango dira formari eta koloreari dagokionez.
Kalitate hezitzailea: Ezinbestekoa da jostailua haurraren adinera egokitzea.
Jostailu gutxiegi izatearen ondorioak:
Desberdintasun sozial handia: Nahi duen jostailua edo modakoa eskuratu ezin duen haurra, haur "pobrea" da lagunentzat, eta "desberdina".
Kultura eta heziketa desberdintasun handia: Jostailuak haurren gaitasunen garapen osoa bultzatzen badu, jostailuak ez dituzten haurrek besteek baino garapen-kondizio kaskarragoak izango dituzte.
Desberdintasun afektibo handia: Helduak jostailuaz egiten duen erabilera okerretako bat balio negatibo batzuk islatzea da. Adibidez: gurasoak, modako eta jostailu asko oparitzen dietenean haurrei "maite dutela" adierazten du eta kontrakoa gertatzen denean "ez dutela hainbeste maite".
Haur hezkuntzako goi-mailako ziklotik ateratako teoria.
Gabonak hurbildu ahala, jostailuen publizitatea gora egiten du oso nabari.
TELEBISTAKO PUBLIZITATEAREN ERAGINA HAURRENGAN:
Edertasunaren ereduez gain, publizitateak haurrengan duen eragina ere aipatu behar da, zeren, telebistako propagandetan ere erakargarritasunaren eta edertasunaren eredu berberak erabiltzen bait dira.
Eragin horren arrazoiak hainbat dira, baina, batzuk aipagarriagoak dira, zeren haurraren asimilazio-prozesuan eragiten bait dute:
Iragarkiak erraz erakartzen du haurraren arreta.
Haurrek iragarki osoan zehar mantentzen dute arreta.
Iragarkiak maiz errepikatzen dira.
Iragarki gehienetan, haurraren arreta erakartzen duten musika erakargarria, kolore biziak eta, normalean, etengabe mugitzen diren pertsonaiak agertzen dira.
Gainera, haur txiki batentzat, publizitatea dioena egi hutsa da.
Publizitatean ez dute jostailu bakarra erakusten (banatuta saltzen diren hainbatekin batera erakusten dute). Eta lehen aipatu dudan moduan, haur batzuentzat publizitatea diona egi hutsa da, beraz, oparia hartzean edo jostailua erostean, publizitatean ikusitako guztia nahi eta espero dute.
Eta garestiak izaten dira, prezioa letra txikietan agertzen da. Baina prezioa edo jostailuak banatuta saltzen direla idatzita agertu arren, haurrei iragarkian agertzen den jostailuaren irudia, soinua eta mugimenduak soilik begietatik sartzen zaie eta ez letra txikiz idatzitako testua. Hots, iragarkian agertzen diren testuak ez dute umeengan ezer eragiten eta ez dira oroitzen.
Gainera, jostailuen iragarkiak oso sexistak dira.
Bukatzeko, esan dudan moduan, iragarkiak oso ondo egindak daude eta umeen arreta mantentzeko hainbat gauza erabiltzen dute (soinua, kolore biziak, mugimendua, efektu irrealak), umeak liluraturik utziz.
Hainbat ikerketa diote, telebista aurrean ordu asko ematen dituzten haurrek eragin txarra izan daitekeela.
Telebista gehiegikeriak adimen geldotasuna sor dakieke gaztetxoei. Telebista familiakoa bihurtu da etxe askotan eta txikienek gustuko dute, gehiegi askotan. Erabileraren arabera, izugarri ona izatetik izugarri kaltegarria izatera pasatu daiteke haurrentzat.
Adituen esanetan, telebista ikusten irakatsi egin behar zaie. Esaten dutenez, haurrek egunero bi ordu baino gehiago pasatzen badituzte telebista aurrean, beren ikasketak kaltetu egin daitezke. Telebista orduek gora egin ahala, notek behera egiten dute.
Ikerketa askok esaten dutenez, ordu asko pasatzen dituzten haurrek arazoak izan ohi dituzte ikasketa prozesuan. Neskak zein mutilak berdin jasaten dituzte komunikabidearen eragin txarrak. Telebistaren aurrean dagoen umeak irudiak eta soinuak jasotzen ditu inolako ahaleginik egin gabe.
Adituek muga desberdinak jartzen dituzte telebista ikustearen ordu kontuan, betiere adinaren arabera eta ume bakoitza desberdina dela ahaztu gabe. BI URTE BAINO GUTXIAGOKO haurrek, esaterako, telebista ikustea ez dela batere komeni nabarmendu dute, adin horietan umeak ikusten duen guztia imitatzen duelako.
HIRU URTETIK ZORTZI URTERA BITARTEAN, asko jota eguneko ordubete ikus dezake gaztetxoak telebista, eta beti ondo aukeratutako saioak eta gurasoak alboan dituela. HORTIK AURRERA, eta NERABEZAROAN BITARTEAN, bi ordutik gora ikustea <<oso kaltegarria>> izan daitekeela.
Oso interesgarria eta garrantzitsua iruditu zait artikulu honetan aipatzen den guztia. Artikulu hau irakurtzean, esan beharra dut. Guraso askok ez dakite zer nolako eragina duen telebista euren haurrentzat. Kontua ez da zer ikusten den, telebistaren aurrean igarotzen den ordu kopuruan baizik. Telebista gehiegi ikuste soila, arriskutsua izan daiteke.
Hobe da, ipuin bat irakurtzea telebistan filmea ikustea baino. Umeak ipuin bat entzuten ari denean, pertsonaiak eta lekuak nolakoak diren pentsatu behar du, kontatzen diotenari forma, kolorea eta soinua eman behar dizkio, sormena landuz. Eta hori oso ariketa onuragarria da. Aldiz, telebista ez dio halako ahaleginik eskatzen. Haurrari kalteak sortuz.
Laburbilduz, kontuz ibili behar da umeak telebista aurrean pasatzen dituen orduekin eta nire proposamena zera da, ipuinak irakurtzea onura gehiago egingo dio eta.
Goiko artikulu hau, euskaltegiak irakurmena lantzeko jaso nuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan momentu hartan eta gordetzea erabaki nuen. Interesgarria eta baliagarria iruditzen zaidanez, zuekin partekatzea erabaki dut.
You tuben aurkitutako bi bideo jartzen dizuet.
Bideo hauetan bideo jokoek erabiltzeagatik sortzen dituzten ondorio negatibo eta positibo batzuk aipatzen dira.
Bideo-jokoak haurraren aisialdiaren osagaietako bat izan daitezke baldin eta aberasteko elementutzat jotzen badira, eskaintza zabal baten barruan.
Jokoen klasifikazioak eta pribatutasun adierazpenak ezagutu behar dira; era berean, online jolas-guneen erabilera onargarrien nolakotasunak begiratu behar dituzte helduek.
Seme-alabek aukeratzen dituzten joko eta jolasak eta jolaskideak begiratzea komeni izaten da.
Hobe jokalari edo jolaskide bat baino gehiagoren parte hartzea bideratzen duten bideojokoak baliatzea.
Bide-jokoak erabiltzeko denbora mugatzea komeni da: egunean 30-60 mininutu.
Mesedegarria da talde-jokoa sustatzea.
Jolasak eta baliabideak aldatu behar direnez, haurra jolasez eta jolas-objektuez alda dadin ahalegindu beharko du helduak.
Ez da komeni pantaila handiko telebistak baliatzea.
Consumer aldizkaritik ateratako informazioa.
Hona hemen Eroskik eginiko dokumentu interesgarri bat, gurasoentzako gomendagarria da! http://www.eroski.es/files/Pdf/infojuego/eu/digital.pdf
Genero desberdinketa gaia jarraituz... NESKENTZAKO hainbat web orri aurkitu ditut internetik ibiltzean.
Hasiera batean, harrituta gelditu naiz, ez nekien horrelakorik zegoenik... On line jolasteko web orrien jokoak, normalean, denetarik (estrategia, logika, kirolak, kartak, musikazkoak...) agertzen da. Baina web orri hauetan ez! Neskak on line jolasteko jokoak dira eta jokoen kategoriak begiratzea eta hausnartzea gonbidatzen zaituztet. Ea zer deritzozue!
Begiratu dut, ea MUTILENTZAKO soilik jolasteko web orririk badagoen, baina bilatutako web orrietan joko desberdinak eta denetarikoak agertzen dira.
Beste sarreretan aipatu dudan moduan, gaur egun gure gizartean sexu bereizketak egiten jarraitzen da eta web orri hauek argi eta garbi frogatzen dute.
Genero bereizketari buruz hitz egiten ari naizenez, burura etorri zait Haur Hezkuntzako goi-maila zikloa egin nuenean, ipuinen azterketa kritiko bat egin nuela. Oso interesgarria iruditzen zait ipuinen azterketa hau egitea eta honi buruz irakurtzea. Egia da, lehengo film askotan genero bereizketa egiten zirela baina kontuan izan behar da ere, balore asko lantzen dituztela ere. Beraz, film hauek, sexistak izan arren garrantzitsuak eta komenigarriak dira haurrei erakustea, baina beti landuko eta indartuko dugu beste kutsu ez sexistak.
Nik aukeratutako ipuina (Disney filma) Edurne zuri izan zen. Hemen jartzen dizuet nik egindako azterketa kritikoa:
Ipuin honek garrantzia handia ematen dio, batez ere, edertasunari. Hasteko amaordea ispiluari egunero galdetzen dio, nor den erreinuko ederrena. Ondoren, emakumeak argalak, altuak, ederrak, ezpain gorri gorriak, begi handiak, ile ederra, ahotz fina eta ederra... Mutilak aldiz; altuak, argala (printzea), indartsuak, dotoreak, ahotz ederra... Abesti baten barruan zera dio printzea, printzesataz maitemindu dela bere edertasunarengatik eta bere ahotz zoragarriarengatik.
Genero berezitasunak agertzen dira, adibidez: Neskak beti soineko ponpoxoekin ibiltzen dira (hasieran edurne zuri trapu zaharrekin baina, hala ere, gona darama eta ez praka), ondo jantziak. Mutilek aldiz, praka, alkandora, txapela...
Lanetan ere, berezitasunak agertzen dira gizonezkoak lanera joaten dira eta emakumeak etxeko lanak (etxea garbitu, harrikoa egin, josi, janaria prestatu...) egiten dituzte (etxean emakumerik ez badago etxea zikin-zikin eta nahaspilatua dago) edo loreak batu...
Pertsonalitatez ere, emakumea beldurtia, negartia, arduratsua (etxeko lanekin, gorputzaren garbiketarekin...) eta errugabea agertzen da eta gizonezkoak aldiz, ausartak, ez dira garbitzen (gauza horiek emakumenezkoak direla esaten du ipuina)... hala ere, gizonak tristura eta ahultasuna erakusten dute, negarrez agertzen dira ( edurne zuri hilda zegoela uste zutenean eta ehiztaria edurne zuri hil ezin duenean) horrez gain, amodioetako istorioak ere gustokoak dute eta aurpegiarekin ere keinuak ipintzen dute, adibidez; hasperenak botatzen dute, Edurne Zuriren musuak eskatzen...
Generoaren arabera mugimendu desberdinak egiten dute istorioaren pertsonaiak, adibidez: Edurne zuri dantzatean soinekoa ebatzen du, Edurne zuri zaldiaren gainean igotzen denean albo batera begira eseritzen da, printzipea eskuetan hartzen du Edurne zuri, zazpi ipotxak afaltzera doazenean oso arrapaladan, txarto jarriz egiten dute...
Amaitzeko, zazpi ipotxak lanean daudenean erloju baten soinua entzuten da eta erlojuaren barrutik bi panpin agertzen dira. Panpin horiek bi gizonezkoak dira metal bati kolpeka, lanean bezala, eta ez da emakumezkorik agertzen.
Amodioa ere gai oso garrantzitsua da ipuin honetan. Printzesa printzearekin eskondu behar da. Edurne zuri bere printzearekin amets egiten du. Printzesa printzeari itxaroten dabil bera bilatu eta beregana heldu arte. Printzea printzesarekin eskondu eta bere gastelura eramango du eta pozik biziko dira betirako. Lehengo musua. Printzea printzesa eskuetan hartu. Printzesa balkoitik printzeari begira.
Dirua eta erlijioa azaltzen da, beste modu batean. Zazpi ipotxak lanean daudenean, abesten agertzen dira eta abestian zera esaten dute, “zuloak egin, zuloak egin diru gehiago edukitzeko”. Oso desberdindua dago printzeak eta langileak. Eta erlijioaren gaia, Edurne zuri ohera doanean agertzen da ohearen aurrean otoitz egiten, jaunari gauzak eskatzen eta zazpi ipotzak aldiz, ez dute otoitzik egiten.
Consumer aldizkarian, artikulu interesgarri bat aurkitu dut sexismoari buruz eta nire blogean sexismoari buruz hitz egin dudanez, oso aproposa iruditu zait. Beraz, animatu zaitezte irakurtzera!!!
Haurra amaren barruan dagoen momentutik, sexua jakin nahian ibiltzen gara.
“Zein da bere sexua?”
“Mutila ala neska da?”
“Neska bada... nola deituko diozue?”
“Eta mutila bada...?”
Eta jaiotzen denean, sexua ere agertzen da. Arropan batez ere, nesken arropen kolorea arrosa eta mutilena aldiz, urdina. Erregaluetan ere, sehaskako haurtxoari kutsu sexistako jostailuak oparitzen diete.
Haurtzaroan, jostailu motetan eta antzinako filmetan (adibidez: Disney filmak) ere agertzen da sexismoa. Jostailuetan, neskei panpinak, etxetxoa, apaintzekoak... ematen diete, hau da, erakargarriak eta etxekoandre onak izateko jostailuak. Mutilei aldiz; autoak, itsasontziak, tankeak, pilota... ematen diete. Hots, mutikoei jostailu beliko eta bortitzagoak jasotzen dituzte, beti borrokarako prest dauden indartsuen eta agresiboen estereotipoa adierazten dutena..
Baina sexismo kontu hau... helduen, gizartearen eta kulturaren gauza da. Umea ez du etiketa horiek aukeratzen, helduek baizik. Haurrari berdin dio arropako kolorea, jostailuak... Eta helduek gaizki jokatzen dute, haurra neska ala mutila izan, joko bat ala bestea erakutsi eta jostailu bat ala bestea eskaintzen diotenean.
Nola jakin jostailua sexista den? Sexistatzat hartzen dira generoen arteko diskriminazioa betikotzera eta areagotzera daramatenak. Badaude, halako desberdintasunik egiten ez duten jostailu batzuk. Baina jostailu horiek ez dira hain esanguratsuak haurrentzat, ez helduentzat, eta jostailu salduenen zerrendan ez dira agertzen: puzzleak, margotzeko jokoak, mozorroak, adierazpen-jokoak, hiztegia lantzekoak, galderak eta erantzunak, txotxongiloak...
Jostailuaren aukeraketa, haurraren garapena ondorioztatzen du, batez ere, garapen kognitiboan eta ikaskuntza sozialean:
Mutilak txikitatik dituzten jostailu gehienak eraikitze-beharrei lotutakoak izateak (muntagarriak, pistak, lasterketa zirkuituak, lanabesak...) ikaskuntza mekanikoa bultzaten du, eta ezkerreko hemisferioko neurona-konexioak garatzen ditu.
Neskei eskaintzen zaizkien jostailu gehienak pieza mekaniko handirik gabekoak eta balio afektibo nabarmenekoak izateak (panpinak, sukaldeko, etxeko lanetarako edo edergintzako tresnak...) oztopatu egiten dizkie ezkerreko hemisferio hori garatzeko aukerak, eta hasieratik desabantaila handia dute beren ikaskuntza kognitiboan.
ONDORIOAK: Hasieran oharkabean igarotzen den bereizketa horrek eremu sozialean duen ondorioa da sexu bakoitzak joera garbi bat hartzen duela: Gizonezkoek karrera jakin batzuk edo ikasketa teknologikoak hautatzen dituzte eta emakumezkoek ikasketa sozialak eta humanistikoak.
Antzinatik, gure gizartea kontsumista izan da. Gero eta gauza berriago asmatu egin dira eta, gero eta, kontsumista handiago bihurtzen ari gara. Behar ez ditugun hainbat gauza erosten ditugu eta, gainera, pentsatzen dugu behar beharrezkoak direla edo gero eta gauza gehiago izanda hobe biziko garela, materialista hutsak bihurtuz.
Baina bizimodu hau (kontsumista eta materialista), ohiturekin eta sinesmenekin gure hurrengokoei ere pasatzen ari gara, hauei ere kontsumistak eta materialistak bihurtuz. Adibidez:
Gaboneko ohiturarekin, Olentzero sinesmena dela eta, umea ondo portatze bada eta azkenean, txarto portatzen bada ere umea nahi duen oparia eskatzen du (kontsumismoa). Eta gehienetan, umea eskatutakoa lortzen du. Eta gurasoek edo familia, umea eskatutako guztia ematen saiatzen dira. Maitasuna erregaluekin adieraziz (materialismo hutsa).
Publizitatea indar handia du eta jostailuen iragarkiak oso ederrak, tentagarriak eta harrapatzaileak egiten dituzte, umeak liluraturik utzita eta horren nahiarekin. Bakoitza bere produktua saldu nahian eta bere produktua behar-beharrezkoa dela salduz (kontsumismoa sustatuz).
Guzti honekin esan nahi dudana zera da, ondo dago umea noizbait opari bat eskatzea eta eskatutakoa lortzea, baina beti umea nahi duena ematea ez. Umea ikasi behar du jostailuzko opariak ez direla munduko gauza bakarra eta hainbat opari mota daudela, oso dibertigarriak eta kontsumismoa sustatu gabe. Ulertu behar dute, jostailuzko erregaluak oparitzen ez badira, gurasoak edo familia berdin maite diotela. Opariak eta maitasuna ez dela gauza bera.
Artikulu hau eroskiko albistetik atera dut. Consumer albistea, atikulu oso interesgarriak argitaratzen ditu eta arlo askotarikoak.
Link-ean agertzen den artikulua, jostailuen biltze-kanpainari buruz doa. Artikulu hau irakurri baino lehen, jostailu biltzeak hitzak zuten esanahia oso desberdina zen orain testua irakurri ondoren hausnartutakoarekin.
Hasiera batean, niretzat jostailuak biltzearen esanahia bakarra zuen. Bakoitza erabiltzen ez edo eman nahi zituen jostailuak ematea zen. Baina testuan, beste eratako biltze kanpaina ere aipatzen du, erositako jostailuak ere izatea. Erositako jostailu hauen ezaugarriak (berria, hezitzailea eta ez da sexista edo elektrikoa izan behar) oso garrantzitsuak direla uste dut. Bakoitzak erabiltzen ez edo eman nahi dituen jostailuak zaharrak edo apurtuak izan ahal dira eta behartsuak beste umeek bezala jostailu berriak izateko eskubidea dute.
Gainera, sexistak edo elektrikoak ez badira... neskak zein mutilak jokatu ahal dezakete jostailu berdinarekin eta elektrikoak ez direnez, beti funtzionatuko du. Ez du zentzurik behartsuei oparitutako jostailuak pilak edo bateriaren menpe ibiltzea.
Nire ustez, biltze-kanpaina hauek poztasun asko eman eta emango die haur askoei eta proiektua aurrera jarraitzea oso garrantzitsua da. Bai behartsuei laguntzeko, baita jostailuak birziklatzeko ere.
“Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak”
Fröebel
"El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."
“Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”
P. BOROTAV
Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.
Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.