Animatu zaitez nirekin Jolastera!

lunes, 28 de noviembre de 2011

Durangoko azoka

Laster, urte guztietan bezala, Euskal Liburu eta Disko azoka ospatuko da, Durango herrian. Urtero bezala, abenduaren lehenengo hamabostaldian Landako Erakusazokan egiten da. Aukera paregabea da, EUSKARAZKO produktuak ikusi eta erosi ahal izateko.


Durango apurka-apurka liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtzen ari da. Urtero ekintza gehiago eskaintzen dira, beraz, oso egokia da haurrak eta gazteak hara joatea. Horrela,  gazteak Euskal kulturarekin harreman estuak lortzen dute.

Durangoko azokan eskaintzen dituen produktuak: http://www.katalogoa.org/

- Musika
- Filmak
- Informatika
- Aldizkariak
- Komikiak
- Liburuak
- Gurasoentzako materiala
- JOSTAILUAK ETA JOKOAK
- ...


Beraz, animatzen zaituztet abenduko zubian Durangora hurbiltzea eta azokara joatea!

ANIMATUUUUU!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak

Fröebel

"El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."

“Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”

P. BOROTAV

Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.

Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.

GELETAN JOLASTEN