Genero bereizketari buruz hitz egiten ari naizenez, burura etorri zait Haur Hezkuntzako goi-maila zikloa egin nuenean, ipuinen azterketa kritiko bat egin nuela. Oso interesgarria iruditzen zait ipuinen azterketa hau egitea eta honi buruz irakurtzea. Egia da, lehengo film askotan genero bereizketa egiten zirela baina kontuan izan behar da ere, balore asko lantzen dituztela ere. Beraz, film hauek, sexistak izan arren garrantzitsuak eta komenigarriak dira haurrei erakustea, baina beti landuko eta indartuko dugu beste kutsu ez sexistak.
Nik aukeratutako ipuina (Disney filma) Edurne zuri izan zen. Hemen jartzen dizuet nik egindako azterketa kritikoa:
Ipuin honek garrantzia handia ematen dio, batez ere, edertasunari. Hasteko amaordea ispiluari egunero galdetzen dio, nor den erreinuko ederrena. Ondoren, emakumeak argalak, altuak, ederrak, ezpain gorri gorriak, begi handiak, ile ederra, ahotz fina eta ederra... Mutilak aldiz; altuak, argala (printzea), indartsuak, dotoreak, ahotz ederra... Abesti baten barruan zera dio printzea, printzesataz maitemindu dela bere edertasunarengatik eta bere ahotz zoragarriarengatik.Genero berezitasunak agertzen dira, adibidez: Neskak beti soineko ponpoxoekin ibiltzen dira (hasieran edurne zuri trapu zaharrekin baina, hala ere, gona darama eta ez praka), ondo jantziak. Mutilek aldiz, praka, alkandora, txapela...Lanetan ere, berezitasunak agertzen dira gizonezkoak lanera joaten dira eta emakumeak etxeko lanak (etxea garbitu, harrikoa egin, josi, janaria prestatu...) egiten dituzte (etxean emakumerik ez badago etxea zikin-zikin eta nahaspilatua dago) edo loreak batu...Pertsonalitatez ere, emakumea beldurtia, negartia, arduratsua (etxeko lanekin, gorputzaren garbiketarekin...) eta errugabea agertzen da eta gizonezkoak aldiz, ausartak, ez dira garbitzen (gauza horiek emakumenezkoak direla esaten du ipuina)... hala ere, gizonak tristura eta ahultasuna erakusten dute, negarrez agertzen dira ( edurne zuri hilda zegoela uste zutenean eta ehiztaria edurne zuri hil ezin duenean) horrez gain, amodioetako istorioak ere gustokoak dute eta aurpegiarekin ere keinuak ipintzen dute, adibidez; hasperenak botatzen dute, Edurne Zuriren musuak eskatzen...Generoaren arabera mugimendu desberdinak egiten dute istorioaren pertsonaiak, adibidez: Edurne zuri dantzatean soinekoa ebatzen du, Edurne zuri zaldiaren gainean igotzen denean albo batera begira eseritzen da, printzipea eskuetan hartzen du Edurne zuri, zazpi ipotxak afaltzera doazenean oso arrapaladan, txarto jarriz egiten dute...Amaitzeko, zazpi ipotxak lanean daudenean erloju baten soinua entzuten da eta erlojuaren barrutik bi panpin agertzen dira. Panpin horiek bi gizonezkoak dira metal bati kolpeka, lanean bezala, eta ez da emakumezkorik agertzen.Amodioa ere gai oso garrantzitsua da ipuin honetan. Printzesa printzearekin eskondu behar da. Edurne zuri bere printzearekin amets egiten du. Printzesa printzeari itxaroten dabil bera bilatu eta beregana heldu arte. Printzea printzesarekin eskondu eta bere gastelura eramango du eta pozik biziko dira betirako. Lehengo musua. Printzea printzesa eskuetan hartu. Printzesa balkoitik printzeari begira.Dirua eta erlijioa azaltzen da, beste modu batean. Zazpi ipotxak lanean daudenean, abesten agertzen dira eta abestian zera esaten dute, “zuloak egin, zuloak egin diru gehiago edukitzeko”. Oso desberdindua dago printzeak eta langileak. Eta erlijioaren gaia, Edurne zuri ohera doanean agertzen da ohearen aurrean otoitz egiten, jaunari gauzak eskatzen eta zazpi ipotzak aldiz, ez dute otoitzik egiten.
Eta filma ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario