- Kontuan hartu haurraren adina eta gaitasuna.
- Umearen joera da helduaren gustua baino garrantzitsua.
- Garapenaren alor guztietan lagunduko duten askotariko jostailuak oparitu.
- Jostailuak urteko edozein unetan oparitzekoak direla gogoratu.
- Irakurri eta errespetatu jostailu bakoitzaren irizpide pedagogikoak eta adinari dagokionak.
- Ez egin jostailua jasoko duenaren generoaren araberako bereizketarik.
- Saia zaitez indarkeria edo erasokortasuna sustatzen duen jostailurik ez erosten.
- Kontuan hartu edozein jostailurekin ikas litekeela zerbait.
- Gogoratu, oparitzen duzun jostailuan protagonista neskatoa edo mutikoa dela.
- Garrantzitsua da, ahal den gehienetan, haurrarekin olgetan ibiltzea. Jostailua oparitu egiten da, baina ez da inposatu behar, eta haurrarekin jolastea izan liteke haiei zer zaien interesgarri, zer komeni zaien edo zer izango den haientzat erabilgarri jakiteko modua.
Consumer aldizkaritik ateratako informazioa
No hay comentarios:
Publicar un comentario