Animatu zaitez nirekin Jolastera!

lunes, 14 de noviembre de 2011

Jostailuak

Jostailuek bete beharko lituzketen irizpide edo ezaugarriak:

  • Kalitate materiala: Jostailuek seguruak izan behar dute eta ez dute haurrentzako arrisku potentzialik sortu behar.
  • Kalitate formala: Alde batera utzi jostailu sofistikatuak. Harmoniatsuak eta estetikoak izango dira formari eta koloreari dagokionez.
  • Kalitate hezitzailea: Ezinbestekoa da jostailua haurraren adinera egokitzea.

Jostailu gutxiegi izatearen ondorioak:
  1. Desberdintasun sozial handia: Nahi duen jostailua edo modakoa eskuratu ezin duen haurra, haur "pobrea" da lagunentzat, eta "desberdina".
  2. Kultura eta heziketa desberdintasun handia: Jostailuak haurren gaitasunen garapen osoa bultzatzen badu, jostailuak ez dituzten haurrek besteek baino garapen-kondizio kaskarragoak izango dituzte.
  3. Desberdintasun afektibo handia: Helduak jostailuaz egiten duen erabilera okerretako bat balio negatibo batzuk islatzea da.  Adibidez: gurasoak, modako eta jostailu asko oparitzen dietenean haurrei "maite dutela" adierazten du eta kontrakoa gertatzen denean "ez dutela hainbeste maite".
 

Haur hezkuntzako goi-mailako ziklotik ateratako teoria.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak

    Fröebel

    "El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."

    “Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”

    P. BOROTAV

    Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.

    Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.

    GELETAN JOLASTEN