Animatu zaitez nirekin Jolastera!
Mostrando entradas con la etiqueta gabonak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gabonak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Kaixo Olentzero...


 10 AHOLKU bete betean asmatzeko:

      1. Kontuan hartu haurraren adina eta gaitasuna.
      2. Umearen joera da helduaren gustua baino garrantzitsua.
      3. Garapenaren alor guztietan lagunduko duten askotariko jostailuak oparitu.
      4. Jostailuak urteko edozein unetan oparitzekoak direla gogoratu.
      5. Irakurri eta errespetatu jostailu bakoitzaren irizpide pedagogikoak eta adinari dagokionak.
      6. Ez egin jostailua jasoko duenaren generoaren araberako bereizketarik.
      7. Saia zaitez indarkeria edo erasokortasuna sustatzen duen jostailurik ez erosten.
      8. Kontuan hartu edozein jostailurekin ikas litekeela zerbait.
      9. Gogoratu, oparitzen duzun jostailuan protagonista neskatoa edo mutikoa dela.
      10. Garrantzitsua da, ahal den gehienetan, haurrarekin olgetan ibiltzea. Jostailua oparitu egiten da, baina ez da inposatu behar, eta haurrarekin jolastea izan liteke haiei zer zaien interesgarri, zer komeni zaien edo zer izango den haientzat erabilgarri jakiteko modua.


Consumer aldizkaritik ateratako informazioa

lunes, 14 de noviembre de 2011

Gabonak eta publizitatea

Gabonak hurbildu ahala, jostailuen publizitatea gora egiten du oso nabari.

TELEBISTAKO PUBLIZITATEAREN ERAGINA HAURRENGAN:

Edertasunaren ereduez gain, publizitateak haurrengan duen eragina ere aipatu behar da, zeren, telebistako propagandetan ere erakargarritasunaren eta edertasunaren eredu berberak erabiltzen bait dira.

Eragin horren arrazoiak hainbat dira, baina, batzuk aipagarriagoak dira, zeren haurraren asimilazio-prozesuan eragiten bait dute:

  • Iragarkiak erraz erakartzen du haurraren arreta.
  • Haurrek iragarki osoan zehar mantentzen dute arreta.
  • Iragarkiak maiz errepikatzen dira.
Iragarki gehienetan, haurraren arreta erakartzen duten musika erakargarria, kolore biziak eta, normalean, etengabe mugitzen diren pertsonaiak agertzen dira.
Gainera, haur txiki batentzat, publizitatea dioena egi hutsa da.



Publizitatean ez dute jostailu bakarra erakusten (banatuta saltzen diren hainbatekin batera erakusten dute). Eta lehen aipatu dudan moduan, haur batzuentzat publizitatea diona egi hutsa da, beraz, oparia hartzean edo jostailua erostean, publizitatean ikusitako guztia nahi eta espero dute.

Eta garestiak izaten dira, prezioa letra txikietan agertzen da. Baina prezioa edo jostailuak banatuta saltzen direla idatzita agertu arren, haurrei iragarkian agertzen den jostailuaren irudia, soinua eta mugimenduak soilik begietatik sartzen zaie eta ez letra txikiz idatzitako testua.  Hots, iragarkian agertzen diren testuak ez dute umeengan ezer eragiten eta ez dira oroitzen.

Gainera, jostailuen iragarkiak oso sexistak dira.

Bukatzeko, esan dudan moduan, iragarkiak oso ondo egindak daude eta umeen arreta mantentzeko hainbat gauza erabiltzen dute (soinua, kolore biziak, mugimendua, efektu irrealak), umeak liluraturik utziz.

Hemen dituzue adibide batzuk:

http://www.youtube.com/watch?NR=1&v=A5cL7tIl_qg
http://www.youtube.com/watch?v=DNZspaRjiEU
http://www.youtube.com/watch?v=1FPi4gQ5k0k&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=z9LmCypaU0o

Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak

Fröebel

"El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."

“Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”

P. BOROTAV

Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.

Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.

GELETAN JOLASTEN