Animatu zaitez nirekin Jolastera!

jueves, 3 de noviembre de 2011

Telebista orduak gora eta eskolako notak behera

Hainbat ikerketa diote, telebista aurrean ordu asko ematen dituzten haurrek eragin txarra izan daitekeela.
Telebista gehiegikeriak adimen geldotasuna sor dakieke gaztetxoei. Telebista familiakoa bihurtu da etxe askotan eta txikienek gustuko dute, gehiegi askotan. Erabileraren arabera, izugarri ona izatetik izugarri kaltegarria izatera pasatu daiteke haurrentzat.
Adituen esanetan, telebista ikusten irakatsi egin behar zaie. Esaten dutenez, haurrek egunero bi ordu baino gehiago pasatzen badituzte telebista aurrean, beren ikasketak kaltetu egin daitezke. Telebista orduek gora egin ahala, notek behera egiten dute.
Ikerketa askok esaten dutenez, ordu asko pasatzen dituzten haurrek arazoak izan ohi dituzte ikasketa prozesuan. Neskak zein mutilak berdin jasaten dituzte komunikabidearen eragin txarrak. Telebistaren aurrean dagoen umeak irudiak eta soinuak jasotzen ditu inolako ahaleginik egin gabe.
Adituek muga desberdinak jartzen dituzte telebista ikustearen ordu kontuan, betiere adinaren arabera eta ume bakoitza desberdina dela ahaztu gabe. BI URTE BAINO GUTXIAGOKO haurrek, esaterako, telebista ikustea ez dela batere komeni nabarmendu dute, adin horietan umeak ikusten duen guztia imitatzen duelako.
HIRU URTETIK ZORTZI URTERA BITARTEAN, asko jota eguneko ordubete ikus dezake gaztetxoak telebista, eta beti ondo aukeratutako saioak eta gurasoak alboan dituela. HORTIK AURRERA, eta NERABEZAROAN BITARTEAN, bi ordutik gora ikustea <<oso kaltegarria>> izan daitekeela.
Oso interesgarria eta garrantzitsua iruditu zait artikulu honetan aipatzen den guztia. Artikulu hau irakurtzean, esan beharra dut. Guraso askok ez dakite zer nolako eragina duen telebista euren haurrentzat. Kontua ez da zer ikusten den, telebistaren aurrean igarotzen den ordu kopuruan baizik. Telebista gehiegi ikuste soila, arriskutsua izan daiteke.
Hobe da, ipuin bat irakurtzea telebistan filmea ikustea baino. Umeak ipuin bat entzuten ari denean, pertsonaiak eta lekuak nolakoak diren pentsatu behar du, kontatzen diotenari forma, kolorea eta soinua eman behar dizkio, sormena landuz. Eta hori oso ariketa onuragarria da. Aldiz, telebista ez dio halako ahaleginik eskatzen. Haurrari kalteak sortuz.
Laburbilduz, kontuz ibili behar da umeak telebista aurrean pasatzen dituen orduekin eta nire proposamena zera da, ipuinak irakurtzea onura gehiago egingo dio eta.
Goiko artikulu hau, euskaltegiak irakurmena lantzeko jaso nuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan momentu hartan eta gordetzea erabaki nuen. Interesgarria eta baliagarria iruditzen zaidanez, zuekin partekatzea erabaki dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak

Fröebel

"El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."

“Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”

P. BOROTAV

Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.

Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.

GELETAN JOLASTEN