Animatu zaitez nirekin Jolastera!

domingo, 15 de diciembre de 2013

Inkesta. #EHUMOOC

Nola ikasten da MOOC-etan?

      Nahiz eta on-lineko ikastaro bat izan, ikastaro izaten jarraitzen du, beraz, ikasleen parte hartzea funtsezkoa da ikasi al izateko ala ez. Horretaz aparte, irakasleak tresna desberdinez sorturiko informazio iturriak igotzen ditu eta ikasleek eskura dute. Gainera, beste ikasle edo irakaslearekin interakzionatu al du (blog, sare sozialen... bitartez), beraz, sorturiko kezkak momentuan argitu ditzake. Hori gutxi balitz, informazio edo egindako lanak konpartitu al dira, hortaz, ikasketa aberasgarria bihurtuz.
Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?

     Erabiltzailea konziente izan behar da zer egiten ari den eta horretarako denbora duela ziurtatzea. Horretaz aparte, bere inplikazioa behar beharrezkoa da esperientzia eta ikasketa esanguratsua izateko. Gainera, mooc-eko gaia interesgarria eta ikastaroa motibagarria edo dinamikoa izan behar da, nahiz eta baliabide desberdinaz egin ikastaro bat izaten jarraitzen du, beraz, berrikuntza atal hori ikastaro osoan zehar ikusi behar da.

Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?

   Batez ere, interakzio eta informazioa elkar-trukatzearen funtzioa. Gainera, informazioa elkar-trukatzen dugunean besteengandik ere ikasten dugu, gure ikasketa esanguratsua bihurtuz. Horretaz aparte, ikastaroan zehar agertutako dudak edo zalantzak, besteekin argitu ditzakegu, modu honetan, gaiari buruz hitz eginez edo informazioa jasotzeko ere balio du. Horretaz gain, besteekin interakzionatzen dugunez, besteen lanak ere ikusi ditzakegu, ikasketa aberasgarri bat izanda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak

Fröebel

"El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."

“Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”

P. BOROTAV

Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.

Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.

GELETAN JOLASTEN