Animatu zaitez nirekin Jolastera!

martes, 27 de septiembre de 2011

Jostailuen biltze-kanpainak

http://revista.consumer.es/web/eu/20011201/miscelanea1/31329.php

Artikulu hau eroskiko albistetik atera dut. Consumer albistea, atikulu oso interesgarriak argitaratzen ditu eta arlo askotarikoak.

Link-ean agertzen den artikulua, jostailuen biltze-kanpainari buruz doa. Artikulu hau irakurri baino lehen, jostailu biltzeak hitzak zuten esanahia oso desberdina zen orain testua irakurri ondoren hausnartutakoarekin.

Hasiera batean, niretzat jostailuak biltzearen esanahia bakarra zuen. Bakoitza erabiltzen ez edo eman nahi zituen jostailuak ematea zen. Baina testuan, beste eratako biltze kanpaina ere aipatzen du, erositako jostailuak ere izatea. Erositako jostailu hauen ezaugarriak (berria, hezitzailea eta ez da sexista edo elektrikoa izan behar) oso garrantzitsuak direla uste dut. Bakoitzak erabiltzen ez edo eman nahi dituen jostailuak zaharrak edo apurtuak izan ahal dira eta behartsuak beste umeek bezala jostailu berriak izateko eskubidea dute.

Gainera, sexistak edo elektrikoak ez badira... neskak zein mutilak jokatu ahal dezakete jostailu berdinarekin eta elektrikoak ez direnez, beti funtzionatuko du. Ez du zentzurik behartsuei oparitutako jostailuak pilak edo bateriaren menpe ibiltzea.

Nire ustez, biltze-kanpaina hauek poztasun asko eman eta emango die haur askoei eta proiektua aurrera jarraitzea oso garrantzitsua da. Bai behartsuei laguntzeko, baita jostailuak birziklatzeko ere.

lunes, 26 de septiembre de 2011

Jostailu ekologikoak

Disneyk, pila gabeko jostailuak sortu ditu, ekologia eta ingurumena sustatzeko.
Begiratu jostailu hauen publizitatea

martes, 20 de septiembre de 2011

Kaixo guztioi!!

Kaixo!!
Hau nire lehen iruzkina da. Oraindik gaia ez dut aukeratu, beraz, hau guztia blogaren erabilera ikasteko egiten ari naiz.

Eskerrik asko!
 

Haur-jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak

Fröebel

"El ser humano no dejar de jugar porque envejece, sino que envejece, porque dejar de jugar."

“Jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua. Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera.”

P. BOROTAV

Jostailu gehiegi izateak fantasia izatea eragozten du eta aspergarraldia sortzen du. Hobea da urtean zehar banatzea.

Jostailuak jolasteko, ongi pasatzeko eta irudimena garatzeko balio behar dute.

GELETAN JOLASTEN